Mendiarentzat, «oso esanguratsua» da erabakia aho batez hartu ez izana
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia sailburuaren arabera, euskal gizarteak «ez du ulertzen» Auzitegi Gorenaren epaia. Esan du gisa horretako epai batek ez duela «herritarren sentimenduarekin» bat egiten. Auzitegien erabakiak «errespetatu» behar direla esan du, eta gogoratu helegitea jartzeko aukera dutela zigortuek. Hala, Mendiak uste du haien abokatuek Auzitegi Konstituzionalean aurkeztuko duen helegitea «funts handikoa» izango dela. Epaia eman zuten Goreneko bost epaileetatik bik boto partikularra eman izana «oso esanguratsua» da, Mendiaren iritzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu