Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, gaur eguerdian gertatu da ezbeharra; Leze kobaren inguruetan gizonezko bat erori da, 80 metro inguru egin ditu beheraka, arbola baten goiko aldean geratu da, eta larrialdi zerbitzuak harengana heldu direnerako, hilotz zen. Aguraingo suhiltzaileek eta Ertzaintzako erreskate taldeek parte hartu dute operazioan.
Inguruan zebiltzan hainbat lekukoren arabera, Leze kobazuloaren inguruan eskalatzaile asko batzen badira ere, hildako gizona ez zen ari eskalatzen, eta horretarako tresneriarik ere ez zeraman gainean. Zabaldutako lehen datuen arabera, 30-50 urte artean zituen.