Mendizale, bertsozale eta euskararekin konprometitua

2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Mendia, bertsoa eta abesbatza ziren Intxaurragaren ihesleku eta babes, afizio eta arnasleku. Gorbeia ihesa, arnasberritzea. Bertsozale, azken berrogei urteko final ia guztietara joateraino, eta afizio areagotua seme Eñaut bertsolari egin zitzaionetik.

Legebiltzarkide zela, 1985ean erabaki zuen parte-hartze guztiak euskaraz egitea Eusko Legebiltzarrean, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere mintzo zenak. Militantziak hainbat konpromiso hartzera bultzatu zuen, alkate zela Uemako Zuzendaritza Batzordeko kide izatea edo Egunkaria-ko auzipetuei babes osoa eskaintzea, besteak beste. Euskarazko prentsan sarri idatzi zituen artikuluak, Egunkaria-n, Egunero-n eta BERRIAn. Egunero-ren lehen zenbakian Bai euskarari, euskal komunikabideen alde artikulua idatzi zuen eta titulu bera zuen beste bat BBERRIAko bigarren zenbakian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.