Mendozaren hilketaren harira, Bilduk auzitan jarri du protokoloa

2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Genero indarkeriako kasuetan erakunde publikoen arteko koordinazio protokoloak «aproposak» diren eta betetzen diren galdetu du Bilduk. Abuztuaren 22an ustez bikotekide ohiak hildako Deisy Mendozaren auziaren harira, koalizioak atzoko eskatua zuen Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotzi Nekane Alonsoren agerraldia; bertan, Alonsok aitortu zuen emakume haren kasuaren berri ez zuela.

Era berean, Bilduk gogorarazi zuen Mendozaren bikotekide ohiak aldentze agindua zuela: «Horrek adierazten du urruntze aginduek ez dituztela babesten emakumeak, ez dutela bermatzen berriro mehatxurik ez jasotzea eta hilketa gehiagorik ez egotea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.