GIZARTEA

Meningitisa hauteman diote 4 urteko haur bati Azkoienen

Nafarroako Ospitale Gunean artatzen ari dira umea, eta hobera egin du azken orduetan.

2014ko azaroaren 21a
18:09
Entzun

Azkoiengo Juan Bautista Irurtzun ikastetxeko ikaslea da haurra, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez. B motako meningitisa antzeman diote, eta haren ingurukoei badaezpadako tratamendua ezarri diete.

Berrehun bat umek ikasten dute eskola horretan haur hezkuntzan, eta gurasoekin bilera egin dute Osasunbideko bi sendagilek, gaitzari buruzko informazioa emateko. Foru gobernuak nabarmendu du eskolako jarduerak normaltasunez mantenduko direla eta ez dela beharrezkoa aparteko garbitasun neurririk hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.