osasuna

Meningitisak jota "oso larri" dago Baztango 15 urteko neska bat

Iruñeko erietxe batean daukate, Zainketa Intentsiboetako Unitatean.

2011ko martxoaren 14a
18:16
Entzun

Baztango 15 urteko neska bat Iruñeko Nafarroa Ospitalera eraman behar izan dute meningitis gaitzak jota, eta "oso larri" dago, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak gaur eguerdian jakinarazi duenez. Zainketa Intentsiboetako Unitatean daukate.

Larunbat gauean sartu zuten erietxean.

Medikuek badaezpada medikamentuak eman dizkiete haren gurasoei eta lagunei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.