Enpresa iturriek berretsi dutenez, udako oporren ondoren erabakiko dute sindikatuek zein izango den euren jarrera hitzarmen kolektiboaren inguruan egun bizi duten gatazkaren aurrean.
Bestalde, lan-gatazka honetan Eusko Jaurlaritzak bitartekaritza lana egiteko oraindik "goiz" dela iritzi diote, "elkarrizketarekin akordio batera irits gaitezkeela uste baitugu".
Mercedes enpresa "iritzi publikoa baldintzatzen" ari dela salatu du enpresa batzordeak eta "Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udala enpresaren jarreraren alde" jartzen ari direla.
Lan-gatazkak
Mercedesek Gasteizen duen lantegiko enpresa batzordeak biharko deituriko 24 orduko greba mantentzea erabaki du
Mercedes Benz konpainiak Gasteizen duen lantegiko enpresa batzordeak biharko deituriko 24 orduko greba mantentzea erabaki du aho batez gaur goizean egindako bileran, hitzarmen kolektibo berriaren inguruan enpresak eta sindikatuek dituzten ezberdintasunak direla eta. Gainera, protesta neurri gisa, Arabako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen automobilen manifestazio bat ere deitu dute bihar goizeko 11:00etarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu