Frantziako presidente Nicolas Sarkozy eta Alemaniako kantziler Angela Merkel gaur bilduko dira euroguneko zorren inguruko krisiari buruz hitz egiteko. Merkatuak adi daude bilera honetan zer gertatuko, baina bi herrialdeek argi utzi dute bileraren aukerak mugatuak direla.
Merkatuak urduri daude eta edozein keinuren aurrean erreakzionatu egiten dute, horregatik Steffen Seibertek, Merkelen bozeramaileak " arazo guztiak konponduko dituen ezer ikusgarririk" ez espero izateko esan zuen atzo. Zehazki eurobonoak ateratzearen aukerari buruz aritu zen; argitu zuen Sarkozy eta Merkelek ez dutela horri buruz hitz egingo.
Eurobonoak ateratzea inbertsore askok espero duten neurria da, honen bidez eurozonako herrialde guztien zorra elkarbanatuko litzateke. "Moneta-politika komuna dugu eta herrialde bakoitzak bere aurrekontu politika propioa dauka", gehitu zuen Seibertek, honek estatu bakoitzarentzat interes tasa ezberdina egotea azaltzen duelarik. Frantziak berretsi egin zuen eurobonoen gaia ez jorratzeko erabakia.