Presoak

Merodio eta Gil de San Vicente espetxeratzeko agindu dute

Zigor Merodio eta Kizkitza Gil de San Vicente Marie-Antoinette Houyvet epailearen aurretik pasatu dira eta Efe albiste agentziak aipatutako iturrien arabera "helburu terroristak dituen gaizkile elkartearekin" harremana izatea leporatuta auzipetu ditu. Merodio eta Gil de San Vicente joan den ostegunean atxilotu zituzten Bordelen.

2006ko ekainaren 5a
20:03
Entzun
Gaizkile elkarteko kide izateaz gain, agiri faltsuak izatea, armak edukitzea eta poliziei ihes egiten ahalegintzea eta ihesean beste bat arriskuan ezartzea ere leporatzen diete ustezko bi etakideei Efek aipatutako iturrien arabera.

Polizien kontrol batetik ihes egitean, gidatzen zuten furgonetarekin istripua izan zuten kamioi baten kontra. Oinez segitu zuten ihes egiten, baina atxilotu egin zituzten.

Polizia iturrien arabera, Zigor Merodio ETAko finantza egiturako arduraduna zen, eta erakundeko buruzagitzako kidea. ETAko Atxarre komandoa sortu izana leporatzen diote. Polizien arabera, 1996an ihes egin zuen. Kizkitza Gil de San Vicenteri ETAren «kaptazio egituran» parte hartzea leporatu zion Baltasar Garzon epaileak, 1994ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.