Badakite deklaratzen ez badute ere ezin dietela ezer egin. Jorge Ferreira Cisneros, Paolo Figueiredo Fontes eta Rogerio Fernando Carvalho da Silva epaitu eta zigortuta daude 1986an Baionako Batzoki eta Donibane Lohizuneko La Consolation tabernen kontrako atentatuak egiteagatik. Atzo lekuko gisa deklaratzera deituta zeuden, baina bakarrak deklaratu zuen. Figueiredo ez dute topatu, Ferreirak ez du deklaratu nahi izan, eta Carvalhok Lisboako espetxetik deklaratu zuen, bideokonferentziaz.
Azken horrek, baina, ez zuen ia ezer esan. Michel Dominguez eta Jose Amedo nork aurkeztu zizkion galdetuta, «hori ez diot erantzungo», esan zuen. Alfonso Guevara epaileak gogora ekarri zion derrigortuta zegoela, baina Carvalhok ez zuen etsi. Garai hartako Portugalgo lehen ministro Anibal Cavaco Silvaren aginduak direla esan zuen, sumarioa sekretua zenez ez hitz egiteko agindu zuela bere garaian. Guevara ez zegoen erabakiarekin ados, baina argi hitz egin zuen: «Nork ordainduko du isuna? Atzerritar bat da, atzerrian deklaratzen ari dena. Lehen ministroari deitzen badiot ere, ez dit jaramonik egingo. Beraz, ezin dut ezer egin». Ferreirak ere ezin dio uko egin deklaratzeari, baina Espainiak ezin du behartu, atzerritarra delako eta atzerrian dagoelako.
Mertzenarioak, mutu
Batzoki eta La Consolation tabernen kontrako atentatuak egitea egotzita zigortu zituzten hiru sikarioetatik bakarrak deklaratu du, eta berak ez du ia ezer esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu