Deia egunkariak gaur plazaratu duen elkarrizketan agertu duenez, Espainiako Gobernuaren espetxe politika ezinbestean aldatu beharra dagoela uste du Balzak. "ETAk edo ezker abertzaleak egiten duena egiten duela ere derrigorrean aurrera eraman beharreko distentsio keinu bat da", adierazi du. Era berean, espetxe politika berriak "adostua eta malgua" behar duela izan adierazi du.
Melchor Gil Bizkaiko PSE-EEren antolakuntza idazkariak erantzun dio Balzari, eta Jaurlaritzarekin kartzela politika adosteko prest agertu da, baina "metodologia zabal baten barruan". "Erakunde terroristarekin zerikusia duten arlo guztiei buruzko metodologia bat adosteko unea da, eta arlo horietako bat espetxe politika da", esan du. Ildo horretatik, adostasun horretara heltzeko prest daudela agertu du. Gilen oroitarazi du Felipe Gonzalezen Espainiako Gobernuak eta garai hartan Xabier Arzalluzek gidatzen zuen EAJk lortu zutela espetxe politika adostea.
Politika
"Metodologia zabalago baten barruan" espetxe politika Jaurlaritzarekin adosteko prest agertu da PSE-EE
ETAri buruzko "metodologia zabal bat" adosteko unea dela uste du PSE-EEk, eta horren barruan espetxe politika Jaurlaritzarekin hitzartzeko prest agertu da Melchor Gil Bizkaiko sozialisten antolakuntza idazkaria. Hala erantzun dio Javier Balza Jaurlaritzako Herrizango sailburuak egindako espetxe politika "adostu eta malgu" baten eskariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu