ikastolak

Metro bat egiteko aukera, Kilometroen alde

Andoaingo Aita Larramendi ikastolari egokitu zaio aurtengo jaialdia antolatzea, eta gaurtik aurrera martxan jarri dute jaiari babesa eman ahal izateko gunea.

2012ko apirilaren 25a
15:20
Entzun

Andoaingo Aita Larramendi ikastolak gaur zabaldu du Kilometroak jairako prestatu duen 6.741 metroko zirkuitua. Haien webgunearen bitartez, jaiari babesa adieraziko dion "metro bat" egiteko aukera du nahi duen orok. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde.

Iaz Azpeitian ekimen bera jarri zituen martxan, Klikmetroak ekimenaren bidez.  Aurten, berrikuntza gisa, Android motako smartphone eta tablet-en bidez ere eman dakioke bultzada festari. 

Antolatzaileek gaur goizean azaldu dute erronka 6.741 metroko zirkuituari bi bira ematea dela, eta metro horiek guztiak babestuko dituzten laguntzaileak aurkitzea.

Babesle nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia da, eta erakunde horren izenean Zigor Etxeburua euskara zuzendariak egin du lehenengo metroa.

Urriaren 7an izango da festa; On Egin leloa hautatu dute aurtengorako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.