Bilboko metroko zuzendaritzak eta langileek ez dute akordiorik lortu gaur egin duten bileran eta ondorioz, urtarrilaren 5ko greba deialdiak bere horretan jarraitzen du. Langileek auzitik kanpoko bitartekari bat eskatzen dute baina zuzendaritzak arazoa etxe barruan konpondu nahi du.
Metroko langileek 24 orduko greba egin zuten jada aurreko asteazkenean, zuzendaritzak akordioa betetzen ez duela salatzeko. Bi alderdien jarrerak urrunduz doaz atzo zuzendaritzak metroko beharginen aurtengo soldatak izoztu egingo zituela adierazi ondoren.
Greba hilaren 5ean dago deituta, 09:45-12:45 bitartean. Sindikatuek esan dute urtarrileko ostegun guztietan egingo dutela greba.