Metroko lanuzteak gogortzeko asmoa agertu dute sindikatuek
BILBO. Zuzendaritzarekin bildu ostean, Bilboko Metroko enpresa batzordeak adierazi du lanuzteak eta protestak gogortzeko asmoa duela. Bihar erabakiko dituzte hurrengo protestak. Zuzendaritza eta langileen ordezkariak atzo elkartu ziren; sindikatuen esanetan, zuzendaritzak ez du borondaterik akordiotara heltzeko. Atzo bi orduko lanuztea egin zuten, 05:30etik 07:30era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu