Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak bilera bat egingo du etzi Bilboko Metroko zuzendaritzarekin eta langile batzordearekin. Sindikatuek jakinarazi dutenez, gatazka «osotasunean» konpontzeko irtenbide bat eskatuko dute bileran. Hiru orduz lanuztera daude deituta gaur langileak, eta hilaren 21ean egun osoko etena iragarri dute. San Tomas egunean protesta egitearen aurka azaldu da Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, egun horretan metroko zerbitzurik ez egotea «iraingarria» dela uste baitu.
Bestalde, Euskotreneko zuzendaritzak ukatu egin du lan hitzarmena betetzen ari ez dela, sindikatuek leporatu dioten bezala. Langile batzordeak lau orduz lanuztera deitu du etzi.
Metroko zuzendaritza eta sindikatuak bilera batera deitu ditu Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu