Atxiloketak

Mexikon bizi ziren lau errefuxiatu atxilotu dituzte

Atzo goizeko 10:00etan -Euskal Herrian 17:00ak- lau euskal errefuxiatu atxilotu zituzten Mexikon. Mexikoko Polizia Federalak egin zituen atxiloketak, ordu berean, baina hiru leku ezberdinetan. Atxilotuak Pasai Trintxerpeko (Gipuzkoa) Felix Garcia Rivera, Donostiako Egia auzoko Jon Artola Diaz eta Axun bere neska laguna -Askatasunak ez zuen bere abizena ezagutzen- eta Gernikako (Bizkaia) Asier Arronategi dira. Garcia Rivera Tepozotlanen atxilotu zuten, Artola Diaz eta Axun Puerto Escondidon eta Arronategi Monterreyen.

2003ko uztailaren 18a
20:26
Entzun
Askatasunak esan duenez, lau errefuxiatuak «legezko egoeran» bizi ziren, paperak indarrean zituzten eta Mexikon lan egiteko baimena zuten.

Hiruetako bat, Asier Arronategi, Euskal Herrira itzuli zen iragan apirilean, eta hainbat errefuxiatu politikorekin batera Amaiurren ospatutako Aberri Egunean ezagutarazi zuen bere jaioterrira itzuli eta bertan bizitzeko asmoa. Arronategi, baina, Mexikoko emakume batekin ezkondua dago, eta hainbat gestio egitera itzuli zen Mexikora, behin betirako Euskal Herrira etorri aurretik. Askatasunak jakinarazi zuenez, Espainiako Polizia bere sgurasoak bizi diren Gernikako etxe miatu zuten atzo.

Mexikoko agintarien jokaera salatu dute

Askatasunak «Mexikora erbesteratutako euskal herritarren kontrako erasoaldia» salatu du, eta baita Mexikoko agintariek Espainiakoei ematen dieten laguntza ere. Espainian «euskal herritarren eskubideak urratu eta atxilotuak torturatzen» direla nabarmendu du Askatasunak, eta gogoratu du uztailaren 5ean Mexikon atxilotutako Joxemi Etxeandiak Guardia Zibilaren esku jasandako torturak salatu zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.