Euskal Presoak

Mexikon preso daudenen alde zerbait egiteko eskatu dio Jaurlaritzari SAk

"Berandu baino lehen" Mexikon preso dauden euskal herritarren alde zerbait egiteko eskatu dio SAk Eusko Jaurkaritzak Mexikon duen ordezkaritzari. Han sei euskaldun daude, duela 18 egunetik gose greban. Izan ere, orduan beraien estradizioaren alde egitea erabaki zuen haien auzia daraman epaileak. Jone Goirizelaiak eta Joseba Alvarezek esan dutenez, Jaurlaritzak ez du ezer egin auzi honetan, han beste inork ez bezela "prozesuaren ilegaltasuna zalantzan jartzeaz gain".

2004ko uztailaren 26a
16:53
Entzun
Asun Gorrotxategik, Jon Artolak, Ernesto Alberdik, Felix Salustianok, Joseba Urkijok eta Asier Arronategik gose greba egitea erabaki zuten orain 18 egun, eta Mexikoko Atzerri Ministerioak erabakia hartu arte jarraitzeko asmoa dute. Erabakia abuztuaren lehen astean hartzea espero da.

Denbora horretan guztian Jaurlaritzak Mexiko D.F.n duen ordezkari Imanol Aburtok ez duela ezer egin salatu dute SAko legebiltzarkideek, eta "berandu baino lehen" zerbait egiteko eskatu. "Lotsagarria da ezer ez egitea".

Goirizelaiak prozesu honetan egon diren irregulartasunak salatu ditu. Alegia, sei euskal herritarrak atxilotu zituztenean Espainiak Mexikon duen enbajadoreari erantzunez egin ziren, beraien kontrako atxilotze eta estraditatze egindurik gabe. "Espainia edo Mexikoko legeak kontutan izanik, atxiloketak guztiz legez kanpokoak izan ziren".

Gose greban dauden euskal presoak "kilo asko galdu dituztela eta beraien ahulezia egoera nabaria dela" jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.