Hemen ez dugu arrazakeriarik onartuko. Ez arrazismoari. Bai errespetuari mezua jasotzen zuen pankartaren atzean bildu dira hamarnaka herritar Hernanin (Gipuzkoa).
Udaletxearen parean mobilizatu dira, eta bertan izan da Luis Itxauspe alkatea ere (EH Bildu). Intxauspek ohartarazi duenez, "Hernanik ez du horrelako ekintza eta jarrera arrazistarik onartzen". Herritar guztiak "askatasunean" biziko diren herria nahi dutela nabarmendu du.
Asteburuan, "moroak kanpora" zioen mezua agertu da Hernaniko mezkita batean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere gaitzetsi egin du erasoa. Elkarretaratzean izan da Maribel Vaquero Bizikidetza zuzendaria. Haren esanetan, "pintaketa hauek gipuzkoar guztien aurkako erasoak dira eta elkarbizitza zein kohesio sozialerako oztopo onartezinak"
#Hernani-ko meskitaren kontrako eraso arrazista gaitzetsi du @maribelvaquero_ bizikidetza zuzendariak: "Pintaketa hauek gipuzkoar guztien aurkako erasoak dira eta #elkarbizitza zein kohesio sozialerako oztopo onartezinak". pic.twitter.com/S4DfYBFwvd
— Gipuzkoako Aldundia (@OrainGipuzkoa) 4 de marzo de 2018