EZBEHARRA

Miarritzeko ikasle bat labankadaz hil dute Brasilen

2012ko abuztuaren 30a
15:54
Entzun

Larunbat gauean, Miarritzeko 20 urteko ikasle bat labankadaz hil zuten Brasilen, Curitiba hirian. Gazteari labanaz eraso zioten kalean, bi lagunekin liskarra izan ostean, eta zauri larria eragin zioten bihotzaren alboan, hango Poliziak jakinarazi duenez. Zaurien larritasunaren ondorioz, momentuan hil zen gaztea. Ikerketa irekiko dutela adierazi du Poliziak. Frantziako hedabideek azaldu dutenez, gazteak lau hilabete zeramatzan Brasilen bizitzen, anaiarekin. Kontzertu betetik etxerako bidean zela eraso zioten, dirudienez. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.