Miarritzeko (Lapurdi) pisu batean sua sortu, eta han bizi zen gizonak bizia galdu zuen atzo goizean. 06:00 aldera piztu zen sutea. Soinu arraroak entzun zituela-eta, auzoak suhiltzaileak abisatu zituen. Suhiltzaileak gutxira azaldu ziren, eta eurek aurkitu zuten gizona hilik bere ohean. 86 urteko gizona zen. Familiarik ez zuen, eta bakarrik bizi zen.
Ez da oraindik argitu nolaz gertatu den ezbeharra, eta Poliziak inkesta bat abiatuko du. Dena dela, sutea pisuan abiaturik, iturri batzuek diote zenduaren lo gelan beti piztua zegoen lanparatik sortu dela.
Hamabost bat suhiltzaile behar izan ziren sua kontrolatzeko eta itzaltzeko. Ondoko pisuetara ez ziren garrak hedatu.
Miarritzeko pisu batean sua piztu, eta han bizi zen 86 urteko gizona zendu da
06:00 aldera sortu da sutea. Auzoak suhiltzaileak abisatu, eta horiek aurkitu dute gizona hilik ohean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu