"Kamuflaje juridikoa" da Justizia Ministerioaren arabera Eusko Jaurlaritzaren proposamena, Estatutuaren erreforma bezala aurkeztutako proiektuak, finean, Konstituzioaren aldaketa duelako helburu, eta horretarako lege ahalmenik ez du Eusko Jaurlaritzak. Gaurko Konstituzionalean aurkeztutako inpugnazioak dio, Ibarretxe planak ehun alditan urratzen duela Konstituzioa eta Estatutuaren 46. artikuluari ere muzin egiten diola. Ibarretxe planaren lege proiektuarekin batera, Legebiltzarreko Mahaiak adostutako tramitazioa ere inpugnatu dute idatzi berean.
Inpugnazioaren bidea hartu du Espainiako Gobernuak, bide horretatik Ibarretxe planaren lege tramitazioa suspentsioan geldituko baita Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartzen badu, eta bost hilabeteren buruan, epaia plazaratzen den arte, ezinezkoa litzateke Ibarretxe plana aurrera eramatea. Jose Maria Michavila Justizia Ministroak aurkeztu du testua, eta Estatuko Abokatuak Auzitegi Konstituzionalean duen ordezkari iraunkorrak erregistratu du.
"Plan totalitario bati erantzuna"
Jose Mari Michavila Espainiako Justizia Ministroaren arabera, "gaurko inpugnazioa plan totalitario baten aurka demokraziak emandako erantzuna da". Michavilaren esanetan, Espainiako Gobernuaren asmoa "ez da eztabaida galaraztea", baina Ibarretxe plana "arau demokratikoak hausteko saiakera unilateral bat da", eta prozedura, eduki eta bidailagun dituztenen aldetik "totalitarioa" da.
Eusko Jaurlaritzaren proposamena
Michavila: "Gaurko inpugnazioa plan totalitario baten aurka demokraziak emandako erantzuna da"
Madrilen aurkeztu du dagoeneko Aznarren Gobernuak Eusko Jaurlaritzak onartutako Estatutu berriaren proposamenaren kontrako inpugnazioa, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Ibarretxe planaren lege tramitazioa "iruzurren estalki juridikoa" dela argudiatu du Espainiako Gobernuak, Estatutuaren erreforma bezala aurkeztutako proiektuak, finean, Konstituzioaren aldaketa duelako helburu. Jose Mari Michavila Espainiako Justizia Ministroaren arabera, "gaurko inpugnazioa plan totalitario baten aurka demokraziak emandako erantzuna da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu