Politika

Michavilaren adierazpenak "zentzugabekeria politiko eta juridikoa" direla iritzi dio Anasagastik

Jose Maria Michavila Espainiako Justizia ministroak EAJri buruz egin dituen azken adierazpenak "zentzugabekeria politiko eta juridikoa" iruditzen zaizkio Iñaki Anasagasti jeltzaleen Espainiako Legebiltzarreko bozeramaileari. Herrialde demokratiko bateko justizia ministro batek egin ezinezkoak direla adierazpen horiek nabarmendu du Anasagastik.

2003ko abuztuaren 23a
18:29
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak 'Apartheid ez. Autodeterminazioa' lelopean atzorako Bilbon deituta zegoen manifestazioa egiteko baimena eman zuela eta, ETAren "babesle ofiziala" EAK deña adierazi zuen atzo Jose Maria Michavila Espainiako Justizia ministroak.

Adierazpen horiek onartezinak iruditzen zaizkio Iñaki Anasagastirik, Espainiako Legebiltzarreko EAJko bozeramaileari. "Zentzugabekeria politiko eta juridikoa dira", esan dio gaur Anasagastik Europa Press albiste agentziari. "Hizkuntza politikoan arduraz jokatu behar da, Michavilak esan duena gezurra da. Horrez gain, akusazio larri eta bidegabea da, gatazka politikoaren diskurtsoa elikatzeko baino balio ez duena", adierazi du EAJko buruzagiak.

Anasagastiren iduriko, bereziki larria da horrelako adierazpenak Justizia ministroak egitea: "Iturgaitzek edo funts handirik gabeko politikari batek egitea ulergarria da, baina herrialde demokratiko bateko justizia ministroak ezin du horrelakorik esan; are eta gutxiago frogatu gabe".

Michavilaren adierazpenek haren "neurri moralaren" maila erakusten dutela erantsi du azkenik EAJren Espainiako Legebiltzarreko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.