Michel Intxauspe politikaria hil da gaur Donibane Garazin, 86 urte zituela. 1960-2004 artean Garaziko kantonamenduko kontseilari nagusi izan zen. Garaziko auzapez ere izan zen urteetan, baita 43 urtez Frantziako diputatua ere RPR alderditik. Frantziako Estatu Idazkaritzako Itsasoz Gaindiko arduradun izan zen 1958-1969 bitartean.
Kontserbadorea zen, eta frantses nazionalista.
BAMI Banque Michel Inchauspe bankuaren jabea zen.