«Zinez beharrezkoa al da 1.300 milioi eurotik gora gastatzea, segundo batzuk irabazteko?». Tren lasterraren proiektuaren inguruan hala mintzatu da UMPko kide Michele Alliot-Marie, SudOuest kazetari emandako elkarrizketa batean. Egun Frantziako Asanblea Nazionalean diharduen buruzagiak ez du AHT abiadura handiko trenari buruz zuen tesia aldatu. «Euskal kostaldea» komunikatuko duen linea baten alde dago Alliot-Marie, baina ez du beste linea baten beharrik ikusten. Baliabide publikoak «justuki» erabiltzeko eskatu du, herritarrekiko errespetu eta logika kontua delakoan. Zentzugabekeriatzat du Bordele (Frantzia) eta Hendaia (Lapurdi) arteko AHTaren egitasmoa, eta kritika egin dio oposizioko Alain Rousseti: «Linea berria nahi du Bordele Paristik eta Madrildik bi ordura egon dadin. Baina, horretarako, trenek ez lukete zertan Baionan gelditu».
Atxondon ere, kexu
Atxondoko Udalak salatu egin du Adif trenbideak kudeatzeko erakundearen eta hark azpikontratatutako enpresen «hamaikagarren jokaera irregularra». Enpresa horiek lursail pribatuetan sartu izan direla azaldu du, AHTa eraikitzeko neurketa topografikoak egiteko. Iruzur egin diete jabeei, haien lurretan sartzeko udalaren baimena zutela baieztatuz.
Michele Alliot-Mariek «zentzugabe» jo du AHTaren egitasmoa
Proiektu berria gaitzetsi du UMPko kideak, eta baliabide publikoak «justuki» erabiltzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu