Roberto Micheletti Hondurasko Gobernuko de facto-ko presidenteak gaur jakinarazi du hilaren 25etik abenduaren 2ra arte kargutik erretiratu egingo dela, hilaren 29an egingo dituzten hauteskunde orokorrak direla-eta herritarrentzat "gogoeta irekitzeko" asmoz.
Ez du esan bitartean zein izango den Hondurasko presidente.
Ekainaren 28an armadak estatu kolpea eman eta kargutik kendu zuen Manuel Zelaya gobernuburua. Abenduaren 2an bertan erabakiko du Hondurasko Parlamentuak Zelaya jarriko duen edo ez gobernuko presidente.
Honek ez du ondo hartu Michelettik gaur iragarritako neurria, "leloak engainatzeko delako. Astebeterako ez, betiko joan dadila". Irailaren 21etik Tegucigalpan dago Zelaya, Brasilgo enbaxadan.
honduras
Micheletti 'de facto'-ko presidentea astebeterako erretiratuko da, hilaren 29ko hauteskundeengatik
Hilaren 25etik abenduaren 2ra arte utziko du kargua, herritarrentzat Hondurasko boz orokorretarako "gogoeta irekitzeko" asmoz. "Betiko joan dadila", aldarrikatu du Zelaya gobernuburu ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu