Michelingo CCOO, UGT eta CSI-F sindikatuek eta zuzendaritzak akordioa lortu dute, enpresaren lau plantatan lanpostuei eusteko. CCOO eta UGTk azaldu dutenez, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) lantegian egin dute gaur bilera bi aldeek.
Hiru sindikatu horiek "balio handikotzat" jo dute akordioa. ELA, LAB, ESK eta CGTk, aldiz, aurka bozkatu dute. LABeko Jon Martinen arabera, akordio horrek lanpostuei eustea dakarren arren, horiek "malguak" bihurtzen dira eta "kostu txikiagokoak", plus batzuk izoztu eta beste batzuk gutxitzen direlako. Martinen iritziz, malgutasuna handitzeak ez du etorkizuneko enplegua bermatzen.
Euskal Herrian Lasarte-Orian eta Gasteizen ditu plantak Michelinek.