Michelinek Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) langileak haserre agertu dira enpresarekin. Izan ere, 530 lanpostu kentzeko asmoa iragarri du multinazionalak, egungo plantila erdira murriztuz. 366 langileri aurrejubilazioa emateko asmoa agertu du enpresak, baina beste 164 lanposturekin zer gertatuko den ikuskizun dago oraindik.
Gainera, gai horren inguruan Michelinek izan duen "komunikazio politika" kritkatu dute langile batzordean gehiengoa duten LAB, ELA eta ESK-ko ordezkariek. Izan ere, murrizketa 400 lanpostukoa izango zela iragarri zuten aurrena, langileen ordezkarien iduriko, "enplegatuak prestatzen joateko". Atzo jakinarazi zuen 530 lanpostu direla.
Oro har, lantegiaren etorkizunarekin kezkatuta daudela aitortu dute, enpleguak kentzeaz gain, fabrikaren hedadura bera lehengoarne erdira murrizteko asmoa agertu baitu Michelinek. Erabaki horren atzean lurraren espekulatzeko asmoa egon daitekeela uste dute, eta hori eragozteko, lur horien kalifikazio aldaketa galarazteko eskatu diete langileek Lasateko etaUsurbilgo udalei. Eskaera egiteko mozio bana aurkeztuko dituzte udal horietan.
Horrez gain, manifestazioa antolatu dute hilaren 20rako, Lasarten. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiarekin bilera egingo dute beren kezken berri emateko.
Michelineko langile batzordeak 7 ordezkari ditu CCOOk; 6 LABek; 4 ELAk; 3 UGTk eta 2 ESK-k.
Michelinen lurrak kalifikazioz ez aldatzeko eskatu dute langileek
Lanpostuak kentzeaz gain, fabrikaren hedadura erdira murrizteko asmoa agertu du enpresak, eta Lasarte-Oriako eta Usurbilgo udalek espekulazioa eragoztea nahi dute. Langile batzordeak gehiengoa duten LABek, ELAk eta ESK-k mozioak aurkeztuko dituzte. Lantegiaren etorkizunarekin kezkatuta daude, eta manifestazioa antolatu dute hilaren 20rako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu