MIDASen 2004KO BILKURA NAGUSIA

MIDASen III. Batzar Nagusia aurkeztu dute Donostian

Bihar eta etzi MIDAS elkarteak Donostiako Kursaal Jauregian egingo duen urteko bilkura eta III. Batzar Nagusia aurkeztu dute gaur. Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkarteak Berriarekin elkarlanean antolatu du bilkura hau.

2004ko ekainaren 2a
20:08
Entzun
MIDASek Euskal Herria kokaleku gisa aukeratzeko zio nagusia Euskaldunon Egunkariaren auzia izan da, hala Euskal Herrari arreta berezia eskaini nahi izan dio elkarteak.MIDASek aurtengo bilkuran hainbat mintegirekin batera kide berrien aurkezpena eta elkarteko egunkarien aurtengo egitasmoak aurkeztuko ditu.

Berriako zuzendari Martxelo Otamendik aurkezpenenan azpimarratu duenez "ohoretzat" jo du bilkura antolatu izana, hala Egunkariaren auzia Europa mailan modu egokiago batean azaltzeko parada izango baita.

MIDASen III. Batzar Nagusiko webgunea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.