euskal presoak

Mikel Albisu euskal presoari 10 eguneko mitard zigorra jarri diote

Muret-Seysseko (Frantzia) espetxean dagoen Mikel Albisu euskal preso politikoa 10 eguneko mitard-arekin (zigor ziega) zigortu dute, pasa den ekaineko azken ostiraleko ekimenean pankarta batekin atera zelako.

2005eko abuztuaren 18a
17:36
Entzun
Zigorra iragan abuztuaren 8an Batzorde Disziplinariotik pasa ondoren jarri zioten. Legearen arabera jarritako zigorra datozen sei hilabeteetan Batzorde Disziplinariotik berriz pasatzen bada bete beharko du. Dena dela, espetxeko zuzendariaren esku gelditzen da epea finkatzea.

Askatasunak gogor salatu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hileko azken ostiraletan “euskal preso politikoen oinarrizko eskubideak onar ditzaten” egiten dituen mobilizazioei Mureteko espetxeak aipatu errepresioekin erantzun izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.