Datorren astelehenetik abenduaren 17ra artean Parisen Mikel Albisu eta beste hainbat euskal herritarren aurka egingo duten epaiketa "ezker abertzaleak bultzaturiko prozesu demokratikoaren testuinguruan kokatu" behar dela adierazi dute gaur Anaiz Funosas eta Murielle Lucantis Askatasuneko ordezkari eta Amaia Rekarte defentsa abokatuak, Baionan.
Mikel Albisu (Donostia), Marisol Iparragirre (Eskoriatza), Mikel Negrete (Hiriburu), Joxe Ramon Arrano (Beskoitze), Juan Kruz Maiza (Etxarri Aranatz), Peio Alcantarilla (Urruña) euskal presoak eta Lurdes Urdanpilleta (Urruña), Robert Arranbide (Hendaia), Miriam Inçabi (Beskoitze) eta Xabi Oxarango (Aiherra) epaituko dituzte -azken bostak kontrol judizialpean daude-.
2004ko urrian egin zuen haien aurkako operazioa Frantziako Poliziak, ETArekin lotura zutelakoan. Albisu ETAko buruzagi nagusitzat jo zuten, baita Iparragirre erakunde armatuko zuzendaritzakidetzat ere. "Sarekada hark eta auzi honek erkusten du Euskal Herriko gatazkan Frantziako Estatuak duen esku-sartzea", salatu dute Funosas, Lucantis eta Rekartek.
Gatazkaren konponbidearen inguruan, ordea, "Frantziak isiltasunean eta mespretxuan segitzen du", haien arabera, baina jarrera aldatu beharko duela iritzi diote, "Ipar Euskal Herria hor dela aitortuz, eta legedi antiterorista berezi horiek bertan behera utziz".
Epaiketak iraun artean hainbat elkarretaratze egingo dituzte. Astelehenean autobus bat abiatuko da Parisera.
poliTIKA
Mikel Albisuren-eta epaiketa "prozesu demokratikoaren testuinguruan kokatu" behar da
Astelehenetik abenduaren 17ra artean egingo dute, Parisen. Hamar euskal herritar epaituko dituzte. 2004an izan zen operazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu