ezker anitza

Mikel Aranak dimisioa eman du

Ezker Anitzak ez du legebiltzarkiderik lortu. Koalizioko koordinatzaile kargua utzi du Aranak. Hura zen haien lehendakarigaia. 30.000 boto bildu ditu.

2012ko urriaren 22a
06:59
Entzun

Hauteskundeek ekarri dute lehen kargu uztea: Mikel Aranarena, Ezker Anitza-IUko koordinatzaile gisa dimisioa eman baitu bere koalizioa legebiltzarkiderik gabe geratu ostean. Hura izan da haien lehendakarigaia.

"Emaitza txarrak dira", esan du hedabideen eta bere jaraitzaileen aurrean. Hauteskundeak "polarizatuta" egon direla adierazi du. Han eman du dimisioaren berri.

30.179 boto bildu ditu hiru lurraldeetan: Araban 4.570, Bizkaian 16.049 eta Gipuzkoan 9.560.

EBk, 17.301 —aulkirik ez—. 2009an, EB-IUk 36.373 —legebiltzakide bat—.

2009ko martxoaren 13tik Ezker Batua-Berdeetako koordinatzaile izan zen Arana (Ordizia, 1973), harik eta barne arazoen ondorioz 2012an koalizioa utzi eta Ezker Anitza sortu zuen arte. Eusko legebiltzarkidea izan da azken legealdian; haseiratik EBtik, gero Ezker Anitzatik.

Zuzenbidean lizentziaduna eta Enpresen Administrazioan masterduna da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.