Euskal presoak

Mikel Barriosen estradizioa baimendu du Alemaniak

Berlingo Gorenak hartu du erabakia, Frantziak emandako euroagindua ontzat emanez.

2017ko abenduaren 13a
15:18
Entzun

Urrian atxilotu zuten Mikel Barrios, Iñigo Gulinarekin batera. Espainiako Barne Ministerioak kaleratutako oharraren arabera, Alemaniako poliziarekin elkarlanean agindako operazio batean atzeman zituzten biak, ETAko kidea izatea egotzita.

Barrios eta Gulina Alemanian egon dira preso geroztik, Espainiak eta Frantziak emandako euroaginduei buruzko erabakia heldu aurretik. Barriosen kasuan, epaileak ontzat eman du Parisen eskaera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.