Mikel Egibarren senideek Zaragozan jarraitzen dute, larri baina egonkor

Mirentxin gidarien furgoneta batean zihoazen hainbat senide eta lagunek ere istripua izan dute; onik daude

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Mikel Egibar presoaren senideek erietxean jarraitzen dute, Zaragozan (Espainia). Egonkor dauden arren, larri jarraitzen dute oraindik. Egibarren alabakbosgarren ornoa zanpatua eta lekuz mugitua du, orain jakin dutenez. Semeari ebakuntza egin behar diote, baina biak Euskal Herrira ekartzea espero dute. Larrien dagoena Egibarren bikotea da; lasaigarria emanda jarraitzen du, eta, oraingoz, ezin izango dute Euskal Herrira ekarri. Zizurkilgo Udalak ezohiko udalbatza eta elkarretaratzea egingo ditu bihar.

Joan den larunbatean, Murtziako espetxetik zetorren Mirentxin gidarien furgoneta batek istripua izan zuen. Gasolindegi batean kamioi batek jo zuen furgoneta. Zazpi pertsona zihoazen barruan; denak onik dira.

Manifestazioa Tafallan

Tafallan manifestazioa egingo dute gaur Ines del Rio presoaren askatasuna eskatzeko. Manifestazioa 19:00ean abiatuko da plaza nagusitik. 197/2006 doktrina ezarri zion Espainiako Auzitegi GorenakInes del Rio presoari, eta,ondorioz, 2008an amaitzen zitzaion zigorra luzatu zion. Hogeita bost urte daramatza espetxean Tafallako presoak, eta gaur manifestazioa egingo du Herrira mugimenduak haren askatasuna eskatzeko. Beste 67 preso daude Del Rioren egoera berean. Joan den uztailaren hamarrean, Europako Giza Eskubideen Auzitegia doktrina horren aurka agertu zen, eta Del Rio aske uzteko eskatu zion Espainiari; horrek helegitea jarriko duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.