euskal presoak

Mikel Eskiroz gazte independentista libre, bermepean

Iazko azaroan atxilotu zuten, polizia operazio zabalean.

2010eko irailaren 21a
12:55
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak 25.000 euroko bermea jarri dio Mikel Eskiroz Perez gazte independentistari eta libre utzi du, "ihes egiteko arriskurik" ez dagoela iritzita. Alfonso Guevara epaileak dio "uneoro lokalizatua" edukiko dutela. Eskirozek astero epaitegira sinatzera joan beharko du.

2009ko azaroaren 24an atxilotu zuten, Iruñean, gazte independentisten aurkako polizia operazio zabalean. Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen operazioa, Segi legez kanpoko gazte erakundeko kideak zirelakoan eta ETArekin lotura zutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.