Mikel Eskiroz presoa, libre bermea ordainduta
ERREDAKZIOA. Espainiako Auzitegi Nazionalak 25.000 euroko bermea jarri dio Mikel Eskiroz Perez gazteari eta libre utzi du, «ihes egiteko arriskurik» ez dagoela iritzita. Epaileak dio «une oro lokalizatua» edukiko dutela. Eskirozek astero epaitegira joan beharko du sinatzera. 2009ko azaroaren 24an atxilotu zuten, Iruñean, gazte independentisten aurkako sarekadan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu