Atentatua Yemenen

Mikel Essery eta Magie Alvarez dira Yemenen hildako euskal herritarrak

Mikel Essery 54 urteko donostiarra eta Magie Alvarez 24 urteko zarauztarra dira atzo Yemengo atentatuan hildako bi euskal herritarrak. Horiekin batera bidaian ziren Eva Maria de Mena, Estibaliz Diez del Rio eta Begoña Larrabeiti bizkaitarrak eta Asun Vitorica Arbaiza arabarra zauriturik daude. Azken honek zauri handi bat du buruan, eta lagundutako arnasketa jarri diote.

2007ko uztailaren 3a
16:29
Entzun
Guztira hamar lagun hil ziren atzo Yemenen Saba Erreginaren Tenplutik gertu, Marib hirian, izaniko atentatu suizidan. Haietako zazpi turistak ziren, Banoa Bilboko bidai agentziarekin joandakoak. Euskal Herriko sei lagunek eta Kataluniako zazpik osatzen zuten turista taldea. Hildakoetako bat Mikel Essery Banoa bidaia agentziaren sortzailea da. Kataluniakoak ziren atentatuan zendutako Maria Isabel Arranz Bocos, Gabriel Tortosa Ortega, Antonio Pomes Tallo eta Marta Borrell Puig. Maria Teresa Perez Ubago ere Katalunian bizi zen, Bartzelonan. Sortzen Espainiakoa zen. Espainiako Gobernuak bi hegazkin bidali ditu Yemenera gorpuen bila, eta Generalitateko nahiz Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bana joango da haiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.