Euskal presoak

Mikel Gil euskal presoak gose greba utzi du

Otsailaren 12tik ari zen protesta hori egiten, Zuerako espetxean. Arazo psikologikoak ditu.

2008ko otsailaren 18a
17:38
Entzun
Mikel Gil euskal presoak bertan behera utzi du gose greba, Askatasunak jakinarazi duenez. Espetxe zuzendaritzarekin bere egoerari buruzko adostasun batzuk lortu ondoren hartu du erabakia. Otsailaren 12tik ari zen protesta hori egiten.

Zuerako espetxean (Zaragoza, Espainia) dago Gil, eta arazo psikologikoak ditu. Duela bi aste krisialdia pairatu zuen eta konfiantzazko psikologoa espetxera joan zitzaiolarik, sartzeko eskubidea galarazi zioten.

Iruñearra da Gil (1964), eta 1992ko ekainean atxilotu zuten Frantzian, ETArekin lotura zuelakoan. 2000ko apirilean Espainiaratu egin zuten. 30 urteko espetxe zigorra dauka eta 2015ean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. 2006ean Gilen kasuan 92. artikulua indarrean jar zezan eskatu zioten Espainiako Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari. Honek uko egin zion eskariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.