Politika

Mikel Ibañez berriro bidali du espetxera Espainiako Auzitegi Nazionalak

Gaixotasun larria du presoak. 2008ko ekainean espetxetik atera zen. Bi urtez, etxetik ateratzeko debekuarekin bete du espetxealdi arindua.

2010eko abuztuaren 10a
15:37
Entzun
Mikel Ibañez espetxera bidali du berriz Espainiako Auzitegi Nazionalak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Martutenen sartu dute preso gaur goizean. Gaixotasun larria du presoak eta 2008ko ekainean espetxetik atera zen. Ordutik, ez da bere etxetik atera, espetxealdi arindua batetzen ari zelako.

Orain dela gutxi, oinez ibiltzea komeni zitzaiola-eta, egunean ordu batzuz kalera ateratzeko baimena eskatu zuen. Auzitegi medikuak osasun azterketa bat egin zion, oinez ibiltzea komeni zitzaiola esanez. Baina, AAMk adierazi duenez, "medikuak egin dion azterketa partziala da, ez baitu ondo jasotzen gaur egun oraindik Mikelek bizi duen osasun egoera".

Azkenean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Mikel Ibañez espetxera sartzeko eskatu du, "bertan oinez ibiltzeko aukera izango duelako". Epaileak onartu egin du eskaera.

AAMren arabera, Mikel Ibañez espetxera zigortu duen epaia Auzitegi Konstituzionalean errekurritu dute, baita Ibañezen azken espetxeratzea ere. Gainera, "Mikelen osasun egoerak oso larria izaten jarraitzen" duela salatu dute, "besteak beste minbiziak jota dagoelako eta minusbalia handia duelako gorputzean. Orain dela 15 egun bihotzekoak eman zion".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.