EUSKAL HERRIA

Mikel Illarramendi preso ohia hil dute Panaman, labankadaz

Oñatikoa zen Txitxarra, baina lanagatik zegoen Panaman. Labankada bat eman zioten larunbatean.

2013ko maiatzaren 20a
17:27
Entzun

Mikel Illarramendi Txitxarra euskal preso ohia hil da Panaman, larunbat gauean labankada bat jasota. Haren heriotzaren berri eman zuen atzo Goiena aldizkariak. 1966. urtean jaio zen.

Oñatikoa zen Illarramendi, eta 2003ko uztailean atxilotu zuen Frantziako Poliziak. 2011ko maiatzean utzi zuten aske, zigorra beteta, eta lanagatik zegoen Panaman.

Goiena-ren arabera, beste pertsona bat zauritu zuten erasoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.