Mikel Intxauspe Villar (Oiartzun) presoa aske utzi dute gaur goizean, Askatasuna erakundeak jakinarazi duenez, eta etxera bidean da, familiak eta lagunek lagunduta. Oiartzunera iritsi baino lehen Pasai Antxon geldialdia egingo du, lagunekin egoteko. 17:00ak aldera Oiartzunera iristea espero da, www.oarsoaldekohitza.info-k dioenez.
2002tik eduki dute preso Intxauspe. Urte hartako ekainaren 28an sartu zuten espetxean, kale borroka egotzita bost urteko zigorrarekin.
Azkeneko urteotan Valdemoro eta Topas (Espainia) kartzelatan egon da; azken hilabeteetan bakarturik izan dute.
Euskal presoak
Mikel Intxauspe presoa aske utzi dute
2002tik eduki dute kartzelan, kale borrokagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu