EUSKAL PRESOAK

Mikel Irastorza aske utzi dute, baldintzapean

Iazko azaroan atxilotu zuten, Azkainen (Lapurdi). Epaiketaren zain dago.

Polizia bat, Mikel Irastorza eramaten, iazko azaroan. JUAN HERRERO /EFE
2017ko abuztuaren 8a
09:03
Entzun

Fleury-Merogisko espetxean (Frantzia) zegoen preso, eta bart gauean utzi dute libre, baldintzapean. Baionan izan beharko du bizilekua. 13:30 aldera heldu da Euskal Herrira, eta harrera egin diote Baionako tren geltokian.

Irastorzak 42 urte ditu, eta donostiarra da. Duela urte batzuk, Nazio Eztabaidaguneko ordezkari izan zen. Atxiloketaren ostean polizia iturriek zabaldu zuten informazioaren arabera, 2008tik zegoen ihes eginda. 2015eko irailean Baigorriko etxe batean David Pla eta Iratxe Sorzabal atxilotu ondotik, ETAko buruzagi "nagusitzat" zeukaten.

Irastorza iazko azaroan atzeman zuten, hura zegoen etxearen bi jabeekin batera. Kargupean aske utzi zituzten bi etxejabeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.