Euskal presoak

Mikel Karrera presoaren senideak zitazio batekin utzi dituzte aske

Espetxeko funtzionarioekin izandako eztabaida batengatik atxilotu dituzte Reauko espetxean (Frantzia), eta handik gertuko polizia etxe batera eraman dituzte.

Berria
2015eko martxoaren 22a
21:47
Entzun

Etxerat elkarteak larunbata arratsaldean jakinarazi duenez, Mikel Karrera presoaren bikotekidea eta haien alaba txikia atxilotu egin dituzte goizean, Reauko espetxean (Frantzia), bisitara sartzera zihoazela, espetxean bertan.

Azaldu duenez, eztabaida sortu da umearen motxilan “erruz eta oharkabean” zegoen sakelako telefono bat topatu dutenean, eta atxilotu egin dituzte. Espetxetik Melungo polizia etxera eraman dituzte. Gauean utzi dituzte aske.

Etxerat-ek eta Sarek gogor salatu dute gertatua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.