Mikel Karrera euskal presoak gose grebari utzi diola jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM), "baraualdia lagaz gero bakartze egoeratik aterako zutela esan ziotelako, eta horrela izan da". Ostiralean utzi zuen protesta, AAMk gaur dioenez. Irailaren 3an hasi zuen, Poitiers-Vivonneko espetxean (Frantzia).
Karrerak ekainaren 27tik uztailaren 22ra ere egin zuen gose greba, arrazoi beragatik. 22 kilo galdu zituen.
Txus Hernando euskal presoak ere utzi dio baraualdiari. Frantziatik Espainiara eramateko arriskua duelako egin du protesta, bost egunekoa.
euskal presoak
Mikel Karrerak utzi dio gose grebari, bakartze egoeratik atera dutelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu