Mikel Manzisidor bilbotarra NBEko kide izendatu dute
BILBO. Nazio Batuen Erakundeko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kide izendatu dute Mikel Manzisidor bilbotarra. Unesco Etxeko zuzendari eta Deustuko Unibertsitateko irakasle da Manzisidor. Hemezortzi adituk osatzen dute batzordea. «Ohore eta, batez ere, erantzukizun handia da», adierazi du Manzisidorrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu