sare sozialak

Mikel Pagadizabal: "Ez zen nire asmoa, baina poztekoa da euskarazko 'hashtag' batek arrakasta hori izatea"

#mitozaharrak 'hashtag'-ak atzo bi orduan mila txiolari eta ia 2.000 txio (bertxioak aintzat hartuta) bildu zituen mito zahar eta berrien inguruan. Arrakasta horrek denbora gutxian Umapen azken 24 orduetako joeren artera eta Espainiako 'trending topic' zerrendara eraman zuen. 

jon ordonez garmendia
2013ko urriaren 30a
18:07
Entzun

"Zur eta lur" geratu da gaur goizean Mikel Pagadizabal sakelako telefonoa hartu duenean. Atzo gaueko 21:30 inguruan #mitozaharrak etiketarekin txio bat idatzi zuen Twitterren, eta denbora gutxian marka guztiak hautsi zituen. Ez zen hori bere asmoa inondik inora, gaur BERRIAri adierazi dionez, baina pozik agertu da euskarazko hashtag batek horrenbesteko oihartzuna izan duelako. "Poztekoa da horrelako zerbait gertatzea. Ea berriro gertatzen zaion beste norbaiti".

Atzokoa ez da Mikel Pagadizabalen hashtag batek arrakasta handia lortzen duen lehen aldia, hala ere. Lehenago ere sortu zituen Egani buruzko bat eta gazte garaiko abestiekin beste bat. Baina esan du aurrekoek ez zutela izan mito zaharrei buruzko etiketak atzo lortu zuen adinako arrakasta. "Atzo sakelakoa blokeatu zitzaidan, eta gaur goizean jaso ditut ohartarazpen guztiak". Gaur goizeko bere txio bat da horren erausle: "Serio ari al gara?".

Etiketak sortzea jolas gisa hartzen duela azaldu du, "afalostean lagun eta jarraitzaile artean solasteko, parte hartzeko". #mitozaharrak etiketarekin 1990eko hamarkadako mitoak nahi zituen bildu Pagadizabalek, "aparteko intentziorik gabe". Berehala jabetu zen, ordea, ez zela horretan geratuko. "Bat-batean, lehertu egin zen, eta zentzu zabalagoa hartu zuen". Hau da atzo gauean izan ziren txio nabarmenen bilduma aukeratua (Jon Ordoñez):

[Storify]http://storify.com/jonordoez/mito-zaharak[/Storify]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.