politika

Mikel Serrano izendatu dute Zumarragako alkate

Anton Arbuluk bere kabuz utzi zuen lehengo astean kargua, FEVE tren konpainiako zuzendaritzako kidea izatea erabaki duela-eta.

2008ko uztailaren 11
18:00
Entzun
Gaur eguerdiko udalbatza berezian Mikel Serrano Aperribai (PSE-EE) Zumarragako (Gipuzkoa) alkate izendatu dute. PSE-EEko 11 boto eta PPko bat lortu ditu. EAk, EAJk -bi zinegotzi falta ziren, lanean zeudelako- eta EBk boto zuria eman dute. Anton Arbulu alderdikidea ordezkatu du alkatetzan Serranok.

Arbuluk lehengo astean utzi zuen kargua, Trenbide Estuko Espainiako Trenbideak (FEVE) konpainiako zuzendaritzako kideetako bat izatea erabaki duela-eta. 1999tik egon zen kargu horretan, eta orain zinegotzi baino ez du segituko.

Iazko maiatzean izandako udal hauteskundeetan, PSE-EEk Zumarragan 2.496 boto lortu zituen, %50,09ko babesa. Gehiengo osoa eskuratu zuen (hamazazpi zinegotzietatik 11).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.