TORTURAK

Mikel Zabalzaren heriotzaren auzia artxibatu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Zabalzaren sendiaren, Torturaren Aurkako Taldearen eta Donostiako Udalaren helegiteak atzera bota ditu, hiru hipotesi daudela onartuz baina ikerketa "agorturik" geratu zela argudiatuz.

2010eko azaroaren 5a
12:07
Entzun
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak artxibatu egin du Mikel Zabalzaren heriotzaren gaineko auzia. Lehen erabakia 2009ko maiatzaren 14ean hartu zuen, eta orain hori berretsi du, Zabalzaren sendiaren, Torturaren Aurkako Taldearen eta Donostiako Udalaren helegiteak atzera botaz. Zabalza 1985ean atxilotu zuen Guardia Zibilak eta bere gorputza hogei egun ondoren agertu zen Endarlatza inguruan, tortura zantzuekin.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak bere autoan dio heriotza azaldu dezaketen hiru hipotesi daudela: "Bidasoan itota hiltzea, beste nonbait itota hiltzea eta beste egoera batean hiltzea". Baina ikerketa "agortuta" dagoelako hartu du auzia artxibatzeko erabakia, autoan bertan jasotzen duenez. Akusazioak aurkeztutako frogak bertsio ofiziala kolokan jarri dezaketela onartzen du, baina hori erabat ukatzen duten frogarik ez dagoela dio, ezta leporatzen zaiena ukatzen duten guardia zibilak prozesatzeko frogarik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.