Mikel Zubimendi bere abokatuarekin egon da gaur, eta zortzi kilo galdu dituela dio. Hala ere
"oso indartsua eta animatua" dagoelajakinarazi du Askatasunak. Zubimendik gaur jakinarazi dio abokatuari, ostegunean egarri grebari ekingo diola.
Mikel Zubimendiren herrian, Bergara, hainbat ekimen antolatu dituztela jakinarazi du Askatasunak.
euskal presoak
Mikel Zubimendik 14 egun daramatza gose greban, kanporatze arriskuan dagoelako
Askatasunak jakinarazi duenez, Mikel Zubimendi euskal presoa gose greban dago orain dela 14 egunetik, eta gainera, datorren ostegunean egarri greban hasteko asmoa du. Martxoaren 7an, Frantzian betetzen ari den kartzela zigorra amaitzen du, eta "Espainiara kanporatzeko arriskuan dagoela salatzeko" dago gose greban, Askatasunaren esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu