ELA sindikatuko iturriek agertu dutenez, mila bat lagun batu dira gaur eguerdian Bilboko Plaza Biribilean ETAk su-etena apurtzeko erabakiaren kontra daudela adierazteko. Abertzale eta langile garelako, ez gaude ados lelopean bildu dira, eta, besteak beste, Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak eta Adolfo Muñoz haren oinordeko denak parte hartu dute.
Elkarretaratzea amaitzeko ELAko zuzendaritzako bi kidek agiri bat irakurri dute, batek euskaraz eta besteak gazteleraz, eta ETAk "akats larria" egin duela salatu. ELAren iduriko, elkarbizitzarako aukera eta aldaketa politiko eta sozialarekin engaiatuta dauden eragileen arteko elkarlana zapuzten ditu ETAren erabakiak. "Indarkeriarik gabeko prozesu baten bidez baino ezingo dugu gauzatu herri gisa erabakitzeko eskubidea", azpimarratu dute.
Argazkian, jendea ELAren elkarretaratzean.
ETA-ren su-etena bertan behera. Erreakzioak
Mila bat lagun ELAren elkarretaratzean
ETAk su-etena apurtzeko erabakiaren kontra daudela adierazteko egin dute ekimena, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu