sare sozialak, sutan

"Mila esker, Garitano"

Atzo iluntzean trending topic izan zen Garitano sare sozialetan. Euskaraz egiteagatik kargu hartu zionik izan zen, espainieraz; euskarazko txioetan, aldiz, #milaeskerGaritano traolarekin txio ugari zabaldu dira Eibarko entrenatzailearen jarrera goraipatuz.

2015eko apirilaren 27a
17:40
Entzun

Sare sozialen bitartez azkar zabaldu zen atzo iluntzean Almeriako prentsaurrekoan jazotakoa. Gaizka Garitanori euskaraz aritzeagatik kargu nola hartu zioten ikusten den bideoa ez ezik, Garitanoren jarrera txalotzen zuten hainbat eta hainbat mezu zabaldu ziren, herritar, kazetari eta politikarienak ere bai:

Gaur goizean ere euskarazko txio ugaritan agertu da #milaeskerGaritano traola:

Euskaraz jarduten duten kazetari askok eman dizkiote eskerrak Garitanori: 

Eta azpimarratu dute Euskal Herrian bertan ere eragozten dela euskaraz aritzea:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.